miércoles, 30 de mayo de 2012
miércoles, 14 de marzo de 2012
miércoles, 7 de marzo de 2012
Diagnostikoa on PhotoPeach
Kudeaketaren diagnostikoa egiteko, gelaz gela eta eskolako leku guztietatik pasatu gara eguerdiko ordu batean. Ordenagailuak, argia, berogailuak, zarama biltzeko ontziak eta paperen erabilpenari erreparatu diegu. Gero, taula batean islatu dugu behatutakoa ondorioak ateratzeko.
Ateratako ondorioak honakoak izan dira:
-Argi gehienak amatatuta egon dira.
-Berogailuak zenbait lekutan bero handiegia ematen du, baina ez dago modurik gutxitzeko toki guztiak modu berean berotzeko.
-Ordenagailu gehienak amatatu egiten ditugu lana bukatzean.
-Fotokopia gehienak bi aldeetatik egiten dira, eta papera askotarako berrerabiltzen dugu.
-Ez dugu egiten hain ondo zarama sailkapena , hau da, papera ontzi urdinean bota, plastikoa horian eta organikoa berdean.
Parte-hartzearen diagnostikoari ekiteko zenbait eginkizunen jarraipena baloratu dugu: aurtengo inauterietako mozorroak egiteko erabilitako materiala, informatzeko bideoa ikusi duzuen eta ”Basoko ispiritua” pelikula ikusita dagoen.
Animatu zaitezte, bukatu pelikula eta komentatu!
Ikusitakoa hau da: zenbait gelatan oraindik ez dute pelikula osoa ikusi edo ez dute ikusi, gela batzuetan ez zuten informatzeko bideoa ikusi, eta bi ziklotan plastikoa erabili dute mozorroa egiteko. Asko baloratzen dugu 1. eta 3. ziklokoek egindako ahalegina mozorroak egiteko.
Datorren hiruhilabetean Ekintza Planari ekingo diogu.
Zarama-bilketa hobetzeko, gelaz gela pasatuko gara eta taula bat kokatuko dugu geletako txoko berdeetan. Astean behin idatziko dugu lortu duzuen ondo egiten edo ez.
Beste barik, agur eta hurrengo arte!
jueves, 9 de febrero de 2012
GORA GURE ENERGIA!
Atzo eta gaur "Gora gure energia" programan parte hartu dugu.
NANO SOLANO, VERA RIBERA, JUAN VOLCAN, LOLO EOLO eta TOMAS BIOMASaren laguntzaz, nondik datorren gure energia eta zelan aurreztu ikasi dugu.
Hona hemen 2.mailakoak. Oparia eta guzti izan genuen!
NANO SOLANO, VERA RIBERA, JUAN VOLCAN, LOLO EOLO eta TOMAS BIOMASaren laguntzaz, nondik datorren gure energia eta zelan aurreztu ikasi dugu.
Hona hemen 2.mailakoak. Oparia eta guzti izan genuen!
miércoles, 21 de diciembre de 2011
AURTENGO KONPROMISOAK
Hauek dira Agenda 21eko Egunean Ermintxuri eman genizkion geletan hartutako aurtengo konpromisoak, bai basoarekin lotuta (aurten Basoen Nazioarteko Urtea da) bai kontsumo jasangarriarekin lotuta.
EStos son nuestros compromisos para este curso:
jueves, 15 de diciembre de 2011
jueves, 1 de diciembre de 2011
Largabista
Abestu gurekin !
Zergatik dago mendian
hainbeste isiltasun?
zain dago, begiak itxi eta
zuk aditu dezazun.
Noiz jarri zuten gortina
ilun bat izarretan?
sinisten hasi ginenean gure
amets gaiztoenetan.
Zenbat espezie dira
desagertu direnak?
gehiegi zaintzen ez baditugu
gaur gurekin daudenak.
Zergatik dago basoa
horren aztoratuta ?
pagoak dantzan dabiltza, haizeari
gerritik oratuta.(Bis)
Laztan bat izan uretan
orbeletan pirata
mundua ikusten jakinez gero
zoragarria da eta.
Ta gerokoek begira
dezaten ingurura,
berak gu zaintzen gaituen bezala
zain dezagun natura.
Lara.....zoragarria ta!
GU ERE NATURAREN PARTE GARA
NATURA ZAINTZEA ETA MAITATZEA
GURE BURUA ZAINTZEA
ETA MAITATZEA DA.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)