Kudeaketaren diagnostikoa egiteko, gelaz gela eta eskolako leku guztietatik pasatu gara eguerdiko ordu batean. Ordenagailuak, argia, berogailuak, zarama biltzeko ontziak eta paperen erabilpenari erreparatu diegu. Gero, taula batean islatu dugu behatutakoa ondorioak ateratzeko.
Ateratako ondorioak honakoak izan dira:
-Argi gehienak amatatuta egon dira.
-Berogailuak zenbait lekutan bero handiegia ematen du, baina ez dago modurik gutxitzeko toki guztiak modu berean berotzeko.
-Ordenagailu gehienak amatatu egiten ditugu lana bukatzean.
-Fotokopia gehienak bi aldeetatik egiten dira, eta papera askotarako berrerabiltzen dugu.
-Ez dugu egiten hain ondo zarama sailkapena , hau da, papera ontzi urdinean bota, plastikoa horian eta organikoa berdean.
Parte-hartzearen diagnostikoari ekiteko zenbait eginkizunen jarraipena baloratu dugu: aurtengo inauterietako mozorroak egiteko erabilitako materiala, informatzeko bideoa ikusi duzuen eta ”Basoko ispiritua” pelikula ikusita dagoen.
Animatu zaitezte, bukatu pelikula eta komentatu!
Ikusitakoa hau da: zenbait gelatan oraindik ez dute pelikula osoa ikusi edo ez dute ikusi, gela batzuetan ez zuten informatzeko bideoa ikusi, eta bi ziklotan plastikoa erabili dute mozorroa egiteko. Asko baloratzen dugu 1. eta 3. ziklokoek egindako ahalegina mozorroak egiteko.
Datorren hiruhilabetean Ekintza Planari ekingo diogu.
Zarama-bilketa hobetzeko, gelaz gela pasatuko gara eta taula bat kokatuko dugu geletako txoko berdeetan. Astean behin idatziko dugu lortu duzuen ondo egiten edo ez.
Beste barik, agur eta hurrengo arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario