martes, 24 de marzo de 2009

Uraren Eguna

Euskal Astea "Uraren Egunarekin " hasi da.
Uraren erabilpen eta kudeaketa egokia aldarrikatu genuen 23an . Lema eta konpromisoak kalejiran azaldu genituen eta kaskon egindako ekitalditxoan 6.mailako Usue, Alejandrina eta Alaznek bertso batzuk bota zituzten:

"Ekitaldi honetan
Uraren Eguna
Sestaoko Eskola
guztiak batera
konpromiso eta lemak
kalera aterata
aldarrikatzen dugu
uraren beharra".

Bukatzeko, Sestaoko Bertsolari Eskolako bi kidek urari buruzko bertso oso politak bota zituzten.





Haur hezkuntza eta 1.ziklokoek Ermintxuren bisita jaso zuten gimnasioan "Uraren Eguna"ospatzeko.
Berarekin abestu eta pelikulatxo bat ikusi genuen gure urarekiko konpromisoak esan ondoren.
Primeran pasatu genuen!!!.

No hay comentarios: