martes, 8 de marzo de 2011

Energiari buruz JARDUNALDI TEKNIKOAN

¿Qué sabes sobre energías renovables y no renovables?



Hauek izan airen jardunaldian guk egindako galderak eta haien erantzunak.

KUETO
1. Zein da Sestaoko energia elektrikoko iturri nagusia?Non sortzen da?
¿Cuál es la principal fuente de energía eléctrica en Sestao? ¿Dónde se genera?
Sestaon hiru motatako energia kontsumitzen dira: Argindarra, gasa eta erregaiak. Gehiengo energia hauek atzerritik etortzen dira. Argindarra, aldiz, zentral termikoetatik, nuklearretatik eta energia berriztagarrietatik sortzen da.
Sestaoko Udalak Iberdrola enpresarekin energia elektrikoa kontratua dauka eta gas naturala, aldiz, Naturgas Energia enpresarekin. Hauek Errusiatik ekartzen dute gasa gehienbat eta petrolioa aldiz, batez ere Arabiar Herrietatik etortzen da.

2. Eremu publikoetako argiterian zein motatako bonbillak erabiltzen dira?
¿Qué tipo de bombillas se utilizan en el alumbrado de espacios públicos?
Sestaoko farolek kontsumo gutxiko energia erabiltzen dute, baina ez guztiak, batzuk antzinakoak dira eta ez dute holako funtzionamendurik. Hala ere, farola zahar bat aldatzeko orduan, bai bermatzen dela kontsumo gutxikoa izatea. Eta are gehiago, farola hauek ez dute argi-kutsadura eragiten, hau da, farolak zuzenean lurretara argiztatzen dute, argia galdu barik.
Sestaoko semaforo gehienek, ez dakit ikusi duzuen, LED izena duten bonbilla txiki eta borobilak dituzte. Bonbilla hauek energia gutxiago kontsumitzen dute eta argi gehiago ematen dute.
3. Eta udaletxean bertan?
¿Y dentro del propio edificio del ayuntamiento?
Udaletxean bertan zuen ikastetxeetan bezalako iluminazioa erabiltzen dugu. Hau da, bulegoetan, adibidez, bonbilla fluoreszenteak daude. Iaz energia aurrezteko kanpaina egin zuten eta bertan udaletxeko langileei aholku batzuk ematen zizkieten honi buruz. Adibidez, fotokopiagailuaren aurrezte botoia erabiltzea edo ordenagailuaren pantaila amatatzea bulegotik denbora gutxiz alde eginez gero.

4. Zer egin du udalak Sestaon garraio publikoa sustatzeko?
¿Qué ha hecho el Ayuntamiento para fomentar el uso del transporte público en Sestao?
Irailero Sestaoko Udalak Europako Mugikortasun Iraunkorraren astea ospatzen du, non jarduera ezberdinak burutzen dira, besteak beste, udalerrian zehar ibilbidea bizikletaz edo gaztelu puzgarriak umeentzat ala aldaketa klimatikoari buruz filmak proiektatzen ditu.

5. Ze maiztasunez egiten dira udalerriko ikastetxeetan instalazio elektrikoen eta kalefakzioen errebisioak?
¿Cada cuánto tiempo se realizan en los centros escolares del municipio revisiones de las instalaciones eléctricas y de calefacción?
Kalefakzioen instalazioak hilero begiratzen dira urritik apirilera. Beste aldetik, instalazio elektrikoak 5 urteetan behin arakatzen dira eta intzidentziaren bat gertatuz gero udaletxeko teknikariak arduratzen dira.
6. Gaur egun zein energia berriztagarri erabiltzen dira Sestaon? Etorkizunean erabiltzeko planen bat badago?
¿Qué fuentes de energía renovables se utilizan hoy en día en Sestao? ¿Hay algún plan para utilizarlas en un futuro?
Sestaon bertan ez daude energia berriztagarrien iturririk baina Iberdrolak ematen digun energiaren portzentai bat berriztagarrietatik etortzen da. Esate baterako, Euskadi mailan energiaren %5,4a, energia berriztagarrietatik heltzen zaigu. Datozen urteotan portzentai honek igo behar izango du.
7. Laguntza edo subentzioren bat badago Sestaoko biztanleak gure etxeetako energia efizientzia hobetzeko?
¿Existen ayudas o subvenciones para que los ciudadanos de Sestao mejoremos la eficiencia energética de nuestras casas?
Energiaren Euskal Erakundeak biztanleriari hainbat laguntza ematen dizkio gure etxeetako energia efizientzia hobetzeko. Adibidez, elektrotresnen “Renove Plana”, Bioerregaiak erabiltzeko egokiak diren ibilgailuak sustatzeko ordezkapen plana, etab.
Nahi baduzue haien web orrialdean gure etxeetan energia aurrezteko aholku batzuk aipatzen dira ere.

No hay comentarios: