jueves, 1 de diciembre de 2011

Largabista

Abestu gurekin !


       LARGABISTA

                                               

Zergatik dago mendian
hainbeste isiltasun?
zain dago, begiak itxi eta
zuk aditu dezazun.

Noiz jarri zuten gortina
ilun bat izarretan?
sinisten hasi ginenean gure
amets gaiztoenetan.

Zenbat espezie dira
desagertu direnak?
gehiegi zaintzen ez baditugu
gaur gurekin daudenak.

Zergatik dago basoa
horren aztoratuta ?
pagoak dantzan dabiltza, haizeari
gerritik oratuta.(Bis)

Laztan bat izan uretan
orbeletan pirata
mundua ikusten jakinez gero
zoragarria da eta.

Ta gerokoek begira
dezaten ingurura,
berak gu zaintzen gaituen bezala
zain dezagun natura.

Lara.....zoragarria ta!

GU ERE NATURAREN PARTE GARA
NATURA ZAINTZEA ETA MAITATZEA
GURE BURUA ZAINTZEA
ETA MAITATZEA DA.



No hay comentarios: